Aurkezpen ekitaldia gaur, hauteskundeei begira

Kronika - Erredakzioa 2016ko irailaren 12a

Llibertate Nafarra talde politikoak aurkezpen ekitaldia egingo du gaur Biterin, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeei begira. Biteri kultur etxean izango da ekitaldia, iluntzeko 19:00etan hasita.
Talde politikoaren dekalogoa 10 puntuk osatzen dute, eta bertan biltzen dira, besteak beste printzipio hauek: «gatazka politikoaren sorburua da Espainia eta Frantziak burututako eta egun indarrean dagoen Nafarroaren konkista; Nafarro­a­ko gizartea anitza eta kultura askotarikoa da, eta polarizazio identitarioen gainetik, bertako herritarrek nafar demo juridiko-politikoa partekatzen dute; Konstituzionalismoak nafar gizarteak sortutako Legea du oinarri, edozein botereren gainetik, beti ere...».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!