«Gogoa eta aldaketarako itxaropena», Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2016ko irailaren 12a

Ostegunean Tilosetan ekin zion EH Bilduk hauteskunde kanpainari. Kronikari azaldu diotenez, gogoa eta aldaketarako itxaropena presente izan ziren aurreneko ekitaldi honetan: «giro atsegina izan zen. Frontoi ingurua bete zen, herritarren trikiti doinuek lagunduta; sagardoa, sardina erreak, gazta eta txorixo pin­txoak izan ziren aukeran. Eta zuzeneko konexioak egin zituzten Bilborekin, bertan ari baitzen izaten EH Bilduk hautagaiekin antolatutako ekitaldi nagusia».

«Ilusioa, Otegi eta Iriarteren hitzek»
Bilborekin egindako konexioetan Maddalen Iriarteren eta Arnaldo Otegiren hitzak en­tzun zituzten: «bi hautagaien hitzek berotu zuten giroa. Iriarteren hizketaldia hunkigarria izan zen, herriaren nahiak betetzeko bidean, azala utziko zuela esan zuen. Otegik azaldu zuen herri honi jartzen zaizkion oztopoak gainditzen jakin dugula, eta berriro ere gaindituko direla».
Mitina, asteazkenean
EH Bilduren kanpaina aurrera dijoa, eta hernaniarrei asteazkenean jarri diete hurrengo hitzordua. Mitina emango dute Plaza Berrin Larraitz Ugarte eta Nerea Korta­jarenak. 19:30etan hasiko da ekitaldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!