Egun osoko jardunaldia, Emakumeen Etxea definitzeko prozesua hasteko

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 14a, 02:00

Berdintasun Kontseiluaren aldarrikapenari jarraituz, 2013a­n sortu zen Plaza Femi­nistako espazioa txiki geratu denez, Emakumeen Etxea sortuko du Udalak datorren urtean. Gabriel Zelaiako aurreko eraikinean kokatuko dute eta nolako izango den definitzeko, par­taidetza prozesu bat ja­rriko du abian Udalak, Aztiker Soziologia Ikergunearen la­gun­­­tzarekin. 
Parte-hartze prozesua nola gauzatuko den azaltzeko, prentsaurrekoa eman zuten atzo Garazi Etxarri zinego­tziak eta Maitane Barrenetxea Aztiker Soziologia Ikerguneko teknikariak.

Hiru fase
Maitane Barrenetxeak azaldutakoaren arabera, Emaku­me­en Etxea definitzeko datorren astean abiaraziko den prozesuak hiru fase izango ditu. Aurrenekoan, etxearen izaera eta ezaugarriak definituko dira, hau da, «nolakoa izatea nahi dugun, zein helburu izango dituen...». Bigarren fa­sean, espazioaren antolaketa eztabaidatuko da, aurretik definitutako beharren arabera egituratuko da espazioa. Eta hirugarren eta azkenekoan, antolaketa eta funtzionamendua izango dira hizpide.
Barrenetxeak azaldu due­na­ren arabera, «datorren as­tean hasi eta urtarrila-otsailera bitarte iraungo du prozesuak; denera, 6 bat saio izango dira». Prozesu parte-hartzailea denez, erabat irekia izango dela azaldu dute. 
Gainera, etxea antolatzeko garaian, bigarren fasean, auzolanean lana egiteko aukera ez dute baztertzen: «prozesuak berak esango du; ez dugu esaten egingo dugunik, parte hartzen dutenek erabakiko dute».

Hasteko, jardunaldi berezia
Emakumeen Etxea nola izango den definituko duen prozesuari hasiera berezia emateko, jardunaldi berezia antolatu dute datorren asteko larunbaterako, hilaren 24rako, alegia.
Egun osoko egitaraua antolatuko dute horretarako: hi­tzaldiak, tailerrak, antzerkiak eta emanaldi berezia. 

Agenda publikoan txertatzea, helburu
15 laguneko herritar talde batek, Aztiker eta Udalarekin elkarlanean sortutako egitaraua da hilaren 24koa: «helburua da gaia sozializatzea, herrian plazaratzea, eta agenda publikoan txertatzea».

IRAILAREN 24KO EGITARAUA

09:30, Aurkezpena
09:45, Emakumeen etxeak eta 
feminismoaren eraldaketak, Mari Luz Esteban Galarza.
10:45, Atsedenaldia
11:15, Emakumeen Topalekuen esperientziak ezagutuaz: Basauri, Arrasate eta Ermua.
12:30, Hernaniko Berdintasunaren aldeko eta mugimendu feministaren txango historikoa
14:00, Klownklusioak, Virjinia Imaz Quijera.
20:00, Ekhiñe, Kandela eta Pantxaren kondaira, ibilaldia Zinkoeneatik.
21:00, Andrekale, ikusentzunezkoaren emanaldia Andre kalean (euria egingo balu, udaletxeko aterpean).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!