100m libreko probarekin hasi zuen atzo Iñigo Llopis hernaniarrak Rioko Joku Paraolinpikoetako bidea. 1:01:96ko denbora egin zuen; laugarren bere seriean eta bederatzigarren orokorrean; postu batengatik geratu zen finaletik kanpo. Ostiralean eta larunbatean ditu Llopisek, hurrengo bi kanporaketak: 50m libre eta 200m estilo propioan.