«Argazkiak negatiboan begiratzea bezala da; silueta kendu, eta atzeko forma ikusten dut»

Kronika - Erredakzioa 2016ko irailaren 12a

Guadalajaran jaioa, txi­ki­ta­tik Hernanin bizi izan da Jose Manuel Sanz, Xume. Erdi ju­bi­la­tuta dego, baina ez dauka asper­tzeko denborarik: mar­go­­la­nak, kutxak, zaharberritze la­nak... egiten ditu. Azken urte­etan Bide­lan, lehen Euro­pis­tas izandakoan lanean ari­tu bada ere, soldaduska egin au­rretik arotza eta mol­da­tzai­le izana da, eta ordutik omen da­torkio zaletasu­na. «14 ur­te­rekin mol­datzaile lanetan ha­si nintzen Luzuriagan. Gozatu egin nu­en!», aitortu du.

Zure margolanak Joxe Mari tabernan jarri dituzu ikusgai. Aspaldidanik margotzen duzu?
Beti gustatu izan zait margotzea; beti, abstraktoa.  Eta eskultura ere bai. Lainoei be­giratu eta for­mak ikusten di­tut. Mo­lda­tzaile izan nin­tzen, eta uste dut hortik dator­kidala zaletasuna. Bi urte dira erretiro partziala hartu nue­la, eta zoragarria da! Denbora daukat!

Formak dira orduan, zure inspirazio iturri?
Formak jarraitzen ditut, bai. Lai­noak begiratu, aspertuta zau­de­nean. Edo olio tanta bat, uretan. Argazkiak negatiboan begiratzea bezala da; silueta kendu, eta atzeko forma ikusten dut.

Ikusten dituzun forma horietatik sortu dituzu margolanak?
Arotzaren kola erabiltzen dut; horrek daukan erliebea. Aro­tza izan nintzen, eta beti be­giratu izan diet sortzen diren formei: pin­tura potean tantak erori eta gogortzean sortu­takoak, poliu­retano potea zulatu eta bertatik ate­ra eta gogortuta geratzen dire­nak... Horrela, koadroetan arotza­ren kola erabilita, formak sortu, eta gainera bota dezakezu hon­darra, brontze txirbila... Baina ne­ri gehiago gustatzen zait kolorea. DM egurra erabili dut euskarri­rako, ondo eusten baitio guztiari.

Eskulturetan ere, forma abstraktoetara jotzen duzu?
Arrantzan ere ibiltzen naiz, eta denboraleak enborrak eta adarrak ekartzen dituenean, hartu egiten ditut. Barruko us­te­lak ateratzen dizkiet en­bo­rrei, eta oso figura politak gelditzen dira. Getariko hon­dar­tzatik gertu baratza mo­du­ko bat daukat, goitik-behera apain­dua: zera­mika­re­kin mo­sai­koak egin ditut, za­har­be­rri­tu­tako piezak erabili ditut apain­tzeko, poliespa­na­re­kin for­mak osatu ditut... Gai­nera, arrebak ere pintatu egiten du, eta landareetarako esku ona dau­ka. Denetik dau­kagu: pal­me­rak, burundanga, klase guz­tietako ‘erreginaren bela­rri­takoak’... Zoragarria da. Gus­tatuko zaizue! Nahi du­zu­e­nean etorri!

Familian badaukazue artista gehiago, orduan...
Arrebaz gain, alaba ere ibili izan da. Lehen denda zuen Hernanin; Kinoa. Pitxiak egi­ten zituen, fimoarekin.

Zuri behintzat, moldatzaile zineneko garaitik omen datorkizu afizioa. Nolatan?
Azken urteetan Bidelanen ari naiz lanean, eta auto­pis­tan, Arize­tan adibidez, nik mar­go­tu­tako edu­kiontziak dau­de. Kolore ber­deko olatuak. Baina sol­da­duska egin aurretik molda­tzai­le eta arotza ere izan nin­tzen. 14 urterekin hasi nintzen Luzu­ria­gan, mol­datzaile. Go­za­tu egin nuen! Alemanian ere egiten ez ziren gauzak egiten genituen. Dena, eskuz. Eus­ka­diko txapel­dun izan nintzen, eta Bilbon egin zen Espainiko txapelketara joan nintzen. Burgosko proze­suaren garai beretsuan izan zen, eta Eus­ka­di­tik joandako guztiak boi­koteatu egin gin­tuz­ten... Neri pirata garfioa egitea egokitu zitzai­dan, urtutako alu­mini­o­arekin. Ez nuen sekula egin, baina ondo atera zen bakarra nirea zen. Santarderko bat saritu zuten, eta bere mol­detik atera egiten zen likidoa...

Ez zara, ez, geldik egotekoa!
Hil egingo nintzateke! For­jaz­ko armiarma lanparak egiten ditut, jostailuzko kotxe zaha­rrak kon­pondu... Ez dakizu zen­bat gauza sinestezin aur­kitu daitezkeen txatarreria ba­tean... Zuk ekarri edozer gauza, eta konpondu egingo dizut!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!