Zikuñagako Amaren omenezko jaiak izaten ari dira azken egunetan. Giro ederrean ari dira ospatzen festak, eta gaur, azken egunean ere, izango da zerekin disfrutatu. Goizeko 10:00etan egingo du eztanda aurreneko suziriak, meza hasiko dela iragartzeko. Ondoren kirola izango da eguneko ardatza: praktikatu edo ikusi, norberak erabakiko du. Goiz eta arratsalde, jumping eta puzgarriak izango dira txikienentzat. Esku pelota finalak eguerdian jokatuko dira; eta helduen toka, bote eta igel txapelketak berriz, arratsaldean. Herri kirolak izango dira arratsaldeko beste ekitaldi nagusia: Joseba eta Udane Ostolaza harria jasotzen; eta Luis Txapartegi eta Joxe Mari Esnaola aizkoran. Merienda eta txokolatearekin indarberritu, eta musika, zezen suzkoa eta azken trakarekin errematatuko dituzte aurtengo jaiak!
10:00, Zikuñagako Amaren omenezko meza, eskoletan.
11:00-13:00, Jumping eta puzgarriak.
12:30, Esku pelotako finalak.
15:00, Apar festa.
17:00, Helduen toka, bote eta igela txapelketak. Izena emateko ordutegia: 16:00etatik 17:00etara.
17:00-19:00, Jumping eta puzgarriak.
18:00, Herri kirolak: Joseba eta Udane Ostolaza harrijasotzaileak; eta Luis Txapartegi eta Joxe Mari Esnaola aizkolariak.
19:30, Askaria eta txokolatada.
20:00, DJ Nemuxekin dantzaldia.
22:00, Zezen suzkoak, traka eta jaien amaiera.