Kultur etxean bost ikastaro emango dira ikasturte honetan, eta irekita dago izenematea: dantza latinoak, bi mailatan; joskintza; yoga; eta zura tailatzea. Era berean, izena eman daiteke AEK euskaltegian (607 610 687/astigarraga@aek.eus) edo Harituz elkarteak eskainitako bietan; Emakumeentzako Qi Gong eta Bizitzaren Filosofia (610 202 268). Pintura eta marrazketan izena emateko, kultur etxera jo behar da, larunbatean.