Ingalaterrako sagardo kata egingo dute ostiralean eta zabalik da izen ematea

Kronika - Erredakzioa 2016ko irailaren 11


Munduko Sagardo Dastaketen barruan, Ingalaterrako sagardo kata antolatu dute ostiralean Iparragirreko Sagardo Gunean. Juan Zuriarrain enologoak zuzenduko du eta sagardo ezberdinez gain, mokadu bat jateko aukera izango da. Ordubete inguruko saioa izango da, 20:00etan hasita. Prezioa, 12 euro. Aldez aurretik deitu behar da 943 55 03 28 telefonora.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!