Espainiako Txapelketan izan zen Ander Amonarriz hernaniarra, aurreko asteburuan, baina ez zuen zorte onik izan. Berari, Euskadiko selekzioko taldekideei bezala, kalte egin zion gosariak, eta larri ibili zen. Hala ere, lortu zuen 106 kilometroko proba bukatzea, mareatuta. Erlojupekoan izan zuten poza, Xabier Mikel Azparren taldekidea nagusitu baitzen. Beasaingo Premundialean, berriz, mendate guztietan ihes eginda ibili zen Amonarriz, bere burua erakutsiz, eta 38garren bukatu zuen.