Hernaniko BagaGiltzak batzarra deitu du datorren larunbatean, 10:00etan, Biterin. Udaberrian herri galdeketa antolatu nahi da eta sinadura bilketa kanpainari hasiera eman nahi diote datozen asteetan. Udazkeneko festa ere egin nahiko lukete Ave Marian... Hori guztiaz hitz egin eta erabakiak hartzeko
dei egin diete hernaniarrei, parte hartzeko.