Hernani-Astigarraga bidea, itxita

Kronika - Erredakzioa 2016ko irailaren 11


UTE Ergobia Hirulan enpresak jakinarazi duenez, AHTko trenbide sarea dela eta, biaduktoa egin behar dute Akarregin. Hori horrela, bihartik abenduaren 5era bitartean itxita egongo da Hernanitik Astigarragarako bidea, AMR parean. Epe honetan Akarregi poligonotik bideratuko dute trafikoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!