Negurako baratza prestatzeko, tailerra

Kronika - Erredakzioa 2016ko irailaren 11

Askotan baratzetan lan­d­a­tzea udaberri eta udarekin lotzen bada ere, neguan ere hainbat barazki jarri daitezke bertan. Horri helduta, eta negurako baratza prestatzeko asmoz, tailerra antolatu dute ostegunean. Neguan baratza udan bezain polita eduki nahi dutenei egin diete deia: «hasi gaitezen ordurako baratza prestatzen: orain jarri da­i­tez­keen barazkiak zeintzuk diren ikasiko dugu, bai betikoak eta bai­ta berriak ere. Hala, ne­gu­an ere, gure baratzetan ja­sotako baraz­kiekin entsala­dak pres­tatzen jarraituko dugu».

Ikastaro irekia, interesa duten guztientzat
Ikastaroa ostegunean izango da, arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara. Baratze parkean bertan emango dute debalde, eta interesa duen edonor gerturatu daiteke, parte hartzera. Bestalde, furgo­ba­ratza zerbitzua ere izango dela gogoratu dute: aholkularitza baratzeko gaietan, plantel eta hazi ekologikoak...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!