Daitekek, Hernaniko Enplegu Zentroak azaldu duenez, irailaren 1etatik Lanbideko zentro laguntzailea da, berriz ere.
Hiru ardatz
Hiru ardatzetan banatzen da Daitekek Gabriel Zelaian duen egoitzan eskaintzen duen zerbitzua.
Batetik, lan bitartekaritza eskaintzen dute: lan eskaintzetan izen ematea, curriculuma eguneratzea, DARDE berritzea eta lan eskaintzaren kudeaketa.
Bestetik, norberari egokitutako orientazioa eskaintzen dute: itinerario pertsonalizatuak, egokitutako CV eta aurkezpen gutunak, lana aurkitzeko tekniken ezagupena eta informazioa, etengabeko prestakuntzan aholkularitza, entrebistak landu...
Azkenik, talde tailerrak ere eskaintzen dituzte, hiru ordukoak: zure potentziala ezagutu, CV eta joera berriak, elkarrizketak landu, hautaketa prozesu baten dinamika, psikoteknikoetan entrenamendua, sare sozialak, lan bilaketa interneten, laneratzeko gaitasun eta teknikak... eta beharraren araberako hainbat tailer.
Hitzordua eskatzeko: 943 57 54 27, 688 635 282 edo jaionea@daiteke.com.