Asteazkenean hasi zuten ikasturte berria Astigarragako Herri Eskolako ikasle gehienek. Falta direnak astelehenean hasiko dira; Haur Hezkuntzako txikienak, 2 urtekoak, hain zuzen. Guztira, 580 haur eta gazte ariko dira aurten. Ikasturte berria ondo hasteko, urteko desio eta ilusioak idatzi eta globoetan sartu zituzten ostegunean, zerura bidean jartzeko: natura zaintzea, ondo pasatzea, ikastea, ikasturtea gainditzea, elkar errespetatzea, jostailu berriak... Mota guztietako eskariak egin zituzten!