Txirrita bertsolaria hil zela 80 urte bete dira aurten, eta horren bueltan antolatutako ekintzen artean, Gabon, Txirrita antzezlana berriro ere taula gainean ikusteko aukera izango da.
Aurreneko emanaldia gaur izango da, 21:00etan hasita Donostiako Trinitate plazan, eta sarrerak geratzen dira oraindik, 5 eurotan, Donostia 2016ren webgunean (dss2016.eu/eu/sarrerak), edo Alderdi Ederreko informazio puntuan. Hurrengo emanaldirako, Urnietakorako, ez da sarrerarik geratzen.
Antzezlana, idatzita
Emanaldira gerturatzen denak, aukera izango du, dendetan salgai jarri baino lehen, antzezlanaren idatzizko bertsioa jasotzen duen liburuxka eskuratzeko.