Udazkeneko Kriteriuma, denboraldia bukatzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko irailaren 10a

Donosti Berri taldeko junior mailako txirrindulariek azken proba falta dute, denboraldia bukatzeko: gaur eta bihar jokatuko duten Udazkeneko Kr­i­terium proba.
Lehengo asteburuan, berriz, Ibarrako XXIV. San Bartolome Saria jokatu zuten.

Ibarran, zorte txarra
Ibarrako San Bartolome Sariaren XXIV. edizioa jokatu zuten lehengo asteburuan Donosti Berriko juniorrek.
Urko Semperena astigartarrak zorte txarra izan zuen bertan. Izan ere, bi aldiz zulatu zitzaion gurpila, eta ondorioz, ezin izan zuen zeukan onena eman: 33garren postuan bukatu zuen lasterketa.
Bere taldekideak hobeto ibi­li ziren. Jokin Sa­ra­solak 8ga­rren egin zuen, eta Ma­nex Al­kortak 23garren. Ulma taldeko Mikel Arregi izan zen garailea.

Denboraldia bukatzeko, Kriterium proba
Asteburu honetan, berriz, juniorren denboraldiari bukaera emango dion Udazkeneko Kriterium proba egingo dute Donosti Berriko txirrindulariek. Hiru etapa izango dira, bi egunetan banatuta.
Gaur, Oñatin hasiko dira 10:00etan, 88 kilometroko etaparekin, eta hiru mendate puntuagarri izango dituzte. Bihar, berriz, bi etapa izango dituzte; 09:00e­tan Lierniatik hasita, 55 kilometro eta lau mendate izango dituzte aurretik, eta 11:45etatik aurrera, 4 kilometrotako kronoeskalada proba egin beharko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!