Donostiako bi kiroldegi aukeran, astelehenetik

Kronika - Erredakzioa 2016ko irailaren 10a

Bihar bukatuko da Asti­ga­rra­gako igerileku denboraldia, eta aurten, Hernaniko igerilekuan obrak egingo direla eta, As­ti­garragako kiroldegiko bazkideek Donostiako bi kiroldegi erabili ahal izango dituzte, igeriketa egiten jarraitzeko.
Hain zuzen, astelehenetik aurrera, Donostiako Paco Yoldi eta Etxadiko kiroldegietako igerilekuak izango dituzte aukeran.

Bazkide txartela, nahikoa
Astigarragako Udalak Do­nos­ti­a­koarekin adostasuna lortu zuen, herriko bazkideek aipatutako kiroldegiak erabili ahal izateko. Izan ere, As­ti­garragako igerileku denboraldia bukatzean, Hernaniko igerileku itxiak erabiltzen dituzte astigartarrek, baina hauek itxita egongo dira urtebetez, obrak egin bitartean.
Horregatik, Paco Yoldi eta Etxadi kiroldegietako igerileku itxiak erabili ahal izango dituzte. Nahikoa izango da Astigarragako bazkide txartela eramatea: «Donostiako instalazioen erabilerak ez du eragingo inolako bazkidetza kuotaren igoerarik», azaldu du Udalak.

Astigarragako obrak ere, aurrera
Bestalde, Udalak jakinarazi du Astigarragako kiroldegiko obra­ren bigarren fasea ere, hasi dela. «Etapa honetan, fitness eta muskulazio gela lehenengo solairura igo eta aireztatze-sistema hobetuko da», azaldu du. 
Era berean, gehitu du «Astigarragan obrak egin arren, instalazio guztiak normaltasunez» erabili ahal izango direla. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!