Faktura elektronikoen beharrik ez, 5.000 eurotik beherakoa bada

Kronika - Erredakzioa 2016ko irailaren 10a

Udalak Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez jakinarazi du ekaineko Plenoan proposatutako ordenantza behin betiko onetsi dela. Honen arabera, faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuetsi ditu 5.000 eurotik beherako fakturak dituzten hornitzaileak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!