Albaiteroa Aranotik pasako da asteazkenean, txakurrei txertoa jarri (20 euro), txertoa eta identifikazioa jarri (40 euro) edota jabe aldaketak erregistratzeko (10 euro). Plazan izanen da aurrena, 16:00etan, eta Suron gero, 16:30etan. Txakurraren kartila eta jabearen NANa aurkeztu behar dira.