Kultur etxean emango diren bost ikastaroetan, izenematea irekita dago; hilaren 15era arte, herrian erroldatutakoek izango dute lehentasuna. Bestalde, haur eta gazteek ostiralera arte eman dezakete izena, kiroldegiko ikastaroetan. Era berean, beste elkarte batzuek ere ireki dute apuntatzeko epea: AEK euskaltegiak, Astigar dantza taldeak, Astigarte elkarteak eta Harituz elkarteak.