Aurrekontu partehartzaileen bigarren fasea jarriko du martxan Udalak, hil honetan zehar. Bost proposamenek egin dute aurrera, eta herritarrek etxean jasoko dituzten boto-paperetan markatu beharko dute gustokoena. Ondoren, botoak jasotzeko ontziak jarriko dira irailaren 19tik 21era bitartean.