Erreklamazio epea, familia langileen deialdian

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 10a, 02:00

Arano, Goizueta, Leitza eta Aresoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Lehendakariak irailaren 5eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu du familia langile lanposturako oposizio-lehiaketan aurkeztu direnen artean, onartutakoen behin-behineko zerrenda. Orain, erreklamazioak egiteko epea irekita dago, iragarkia aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, 10 egun balioduneko epean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!