Yoga eta aerobik aukeran, aurten

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 10a, 02:00

Ikasturte honetan ere, bi ikastaro izango dira aukeran, Ereñotzuko Auzo Udalean. 
Dagoeneko ireki dute izenemate epea; hilaren 23ra arte izango da apuntatzeko aukera. Horretarako, Auzo Udalera bertara jo behar da, edo telefonoz deitu, 943 55 10 00 zenbakira.

Ikastaro bakoitzetik bi saio, astero
Ikastaroen ordutegiak ere zehaztu dituzte. Batetik, yoga egiteko aukera izango da, astearte eta ostegunetan, 17:30e­tatik 18:50etara. Beste­tik, aerobik egin ahal izango da, astelehen eta asteazkenetan, 18:00etatik 19:00etara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!