Eider Estibariz hirugarren, Zumaian

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 10a, 02:00

Bikain aritu zen Eider Estibariz Luna hernaniarra, aurreko larunbatean, Zumaiako Triatloian. Sprint distantzian, hirugarren sailkatu zen, Mireia Arrillaga eta Irati Samaniegoren atzetik. 18 segundu exkaxera iritsi zen Estibariz. Gainera, Gipuzkoako Txapelketa ere jokoan zegoen, eta bigarren izan zen hernaniarra, Samaniegoren atzetik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!