Bigarren urtez, mendi jaitsiera antolatu du Xalaparta Elkarteak Aranotik Hernanira. Irailaren 25ean egingo dute. Goizeko 07:15etan aterako da autobusa Xalaparta elkartetik, Aranoraino. 10:30etan Azketako lepoan salda eta haragi egosia hartuko dituzte. Ibilbidea 19 kilometro ingurukoa izango da, eta 4 ordu eta erdi beharko dituzte egiteko. Buelta autobusean egingo dute, Besabitik. Elkartera 13:00-13:30ak inguruan iritsiko direla aurreikusi dute, eta lagun artean bazkaltzeko asmoa dute. Prezioa 25 eurokoa da. Ondoren, toka txapelketa egingo dute elkartean. Izena eman nahi duenak hilaren 20ra arte du aukera, elkartean edo zuzendaritzako kideei esanda. Elkartetik esan dute, ahalik eta bazkide gehienek parte hartzea nahiko luketela.