Babesik gabe dauden adingabe eta familiei laguntzeko protokoloa, martxan

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 10a, 02:00

Protokoloa osatu berri dute elkarlanean, Udaleko Gizarte Zerbitzuek eta Hernaniko Ins­titutuak. Helburua da, babesik gabe egon daitezkeen adingabe eta familiei laguntza ematea. Kronikara bidali du­ten prentsa oharrean azaldu dutenez, pro­tokolo hau bi erakundeak ur­te­etan egiten ari diren elkar­la­netik abiatu da: «adingabeei eta familiei erarik egokienean laguntzeko modua bilatu nahi da. Adingabeen eta euren fa­milien ongizatea da leh­en­tasuna».
Azaldu dute, bizitzan zehar hainbat gertaera izan dai­tezkeela ongizate hau arris­ku­an jar dezaketenak: «egoera horietarako bitartekoak jar­tzea da helburua».

Protokoloan zehazten da bi erakundeen arteko koordinazioa
Oharrean diotenez, joan den ikas­turtean eratu zen proto­koloa osatzeko lan-taldea, bi erakundeetako profesionale­kin: «bertan, ordura arte egin­dako lanaren azterketa egin eta aurrera begirako pau­soak ezarri ziren. Proto­koloan ze­hazten dira nola koor­din­a­tuko diren bi erakundeak. Bes­talde, lantalde bat izendatu dute Institutuko eta Gizarte Zerbi­tzu­e­tako profesional ez­ber­dinek osatua».

Hitzarmena ere, sinatua
Protokoloarekin batera, hitzar­mena ere sinatu zuten Xabier Lertxundi Asteasuinzarrak, Uda­­­leko Gizarte Zerbitzuetako pre­sidenteak eta Amaia Ur­zelai Azkunek, BHIko zuzenda­riak. Hi­tzarmen honi esker, Uda­lak gaia­ren inguruko formazio espezifikoa eskai­niko die Ins­titutuko irakasle guz­tiei, da­torren astetik au­rrera. 
Bi alderdiek azaldu zutenez, garrantzitsua da bi erakun­deak elkarlanean aritzea: «as­koz ere emaitza hobeak lortzen direlako». Pozik agertu ziren egindako lanarekin.
Bestalde, azaldu dute Udala lanean ari dela beste ikas­te­txeekin ere: «joan den urtean ikastaro bera eman zitzaien haur eta lehen hezkuntzako ira­kasleei, eta aurrerantzean ere, gainontzeko ikastetxeekin osatu nahi dugu protokoloa». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!