Pelotadendan izan berri da Aimar Olaizola pelotari goizuetarra. Donostia Hiria Pilota txapelketa jokatu ostean izan zen Hernanin, Mizuno oinetakoak jasotzen. Haurrentzat pelota batzuk ere sinatu zituen goizuetarrak, eta solasaldi ederra egin zuen gerturatutakoekin.