Dispertsioaren kontra, bat eginda

Kronika - Erredakzioa 2016ko irailaren 9a

Jokatuz elkartu eta irabazi... etxera! lelopean, dispertsioaren kontra bat egin zuten hernaniarrek larunbatean. Futbol 7 txapelketa jokatu zuten goizean Zubipen, baina egitaraua, egun osokoa izan zen. Zubipetik Tilosetarako bidea hartu, eta bertan elkartu ziren dozenaka herritar. Elkarrekin bazkaldu zuten, eta ondorena, Andoni Ollokiegi abeslariak girotu zuen. Bukatzeko, Sakatu elektrotxaranga izan zen, kaleetan barrena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!