Futbol eskolan eta kirol txokoan, izen ematea

Kronika - Erredakzioa 2016ko irailaren 9a

Ikasturte berrian futbol eskolan edo kirol txokoan izena eman nahi duten neska-mutilek orain dute aukera. Futbol eskolan 2005 urtetik 2008 urte bitartean jaiotakoek eman dezakete izena; kirol txokoan, berriz, 2009 eta 2010 urte bitartean jaiotakoek.
Izena emateko bi aukera daude: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 17:00etatik 19:00etara Zubipeko bulegoan; bertan izen-emate orria eskuratu behar da eta bete. Bestela, orri hori www.cdhernani.com web orritik deskargatu daiteke, eta beteta, bulegoan entregatu. Nahi duenak posta elektronikoz ere bidali dezake beteta, futboleskola­@cdhernani.com helbidera. Saioak astelehen eta ostiraletan izango dira, 17:00etatik 18:30etara, eta ume bakoitzarentzat egun bat aukeratu beharko da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!