Hernanin etxea alokatzen dutenentzat dirulaguntza deialdia egin zuen Udalak 2015ean. Ebazpenean 57 dirulaguntza eskari onartzea erabaki zuen Udalak, baldintza guztiak betetzen zituztelako.
Gogoratu dute, dirulaguntza ordainketa 3 zatitan egiten dutela, eta orain iritsi dela 3garren zuriketa egiteko garaia; azkenekoa, hain zuzen. Egin behar den zuriketa 2016ko maiatzetik abuztura bitartekoa da, eta dokumentuak irailaren 15a bitartean aurkeztu behar dira.
Nola egin zuriketa?
Herritarren Harrera Zerbitzura eraman behar da beharrezkoa den dokumentazioa, udaletxeko beheko solairura. Astelehenetik ostiralera eraman daiteke, 08:00-19:00 ordutegian.
Eraman behar diren dokumentuei dagokienean, 2015eko urtarriletik apirilera bitartekoak izan behar dira. Zehazki, hauek: alokairuaren kontratuaren baitan egindako hileko ordainketa agiriak; onuradunen eta bizikidetza unitateko kide guztien lan bizitza eta hilabe horietako nominak edota ordainsariak; eta bestelako agiriak (aldaketaren bat izan bada...). Gogoratu dute, Herritarren Harrera Zerbitzuan eskaera orria prestatua dagoela dirulaguntza jaso dutenen izen eta datuekin; beraz, hori sinatu egin behar dela.
Iritzia jakiteko, galdetegia
Azkenik, dirulaguntza jasotzen dutenen iritzia jakin nahi du Udalak. Horretarako galdetegi azkar bat prestatu dute, momentuan erraz betetzen dena.