Auzotarren emanaldiak, festak berotzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko irailaren 9a

Festak ez du etenik Zikuña­gan, eta gaurkoan auzotarren musika emanaldiek jarriko dute giroa. Umeentzako jo­koekin hasiko dute eguna; eta buruhaundiek eta Pu’N’ti­lloren musikak alaituko du eguerdi partea. Uraren ge­rr­a­rekin hasiko dute arratsaldea; eta Apaxi kontalaria ere izan­go da gaur Zikuñagan. Ilun­tzean tradizioa bihurtu diren danbor hotsak entzungo dira auzoan. Urumea txaranga ere ibiliko da auzoan barrena.

Gauerdiaren aurretik, eguneko nobedadea
Aurtengo jaietan berrikuntza bat baino gehiago ari dira izaten, eta horietako bat da gauerdirako antolatu dutena: Canshadows taldearen aurre­tik, auzotarren emanal­dia izango da. Leño abeslaria­ren Maneras de vivir abestia landu dute auzoko haur eta gazteek, eta zuzenean eskainiko dute: albokarekin, trikitixa joaz, elkarrekin abestuz... emanaldi berezia izango da guztientzat, zalantzarik gabe.

Esku pelota kanporaketak, bihar
Eguraldi txarra dela eta, atzo arratsaldean egitekoak ziren haurren esku pelota txapel­ketako kanporaketa bertan behera geratu zen. Horregatik, Jai Batzordeak jakinarazi du bihar egingo duela kanpo­raketen fasea, goizeko 10:00e­tan hasita. Finala, aldiz, etzi izango da, 12:30etan. 

Egitaraua

10:00, Eltxetxo eta irinaren jokuak eta haurren toka, bote eta igel 
txapelketak.
12:00, Buruhaundiak, Pu’N’tilloren musikaz alaitua.
15:00, Urarekin gerra.
17:30, Apaxi ipuin kontalaria.
20:00, Danborrada.
23:00, Urumea txaranga.
00:00, Kontzertua: Canshadows.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!