2.619 ikasle hernaniarrek egin zuten buelta, atzo

Kronika - Erredakzioa 2016ko irailaren 8a

Atzo hasi zen ikasturte berria Hernaniko eskoletan. Negarra, urduritasuna, lagunak ikusteko gogoa, koaderno eta kartapazio berriak estreinatzeko irrikak... denak bat egin zuen atzoko egunez. Hemendik aurrera eta ekainera arte, Hernanin ikasiko dute 2.619 haur eta gazteek: 81 umek Haur Eskolan ikasiko dute; 727k Haur Hezkuntzan; 1.134ek Lehen Hezkuntzan; eta 677k Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!