Festa giroan gaur, kanpaina hasiera

Kronika - Erredakzioa 2016ko irailaren 8a

Gauerdian hasiko da ofizialki Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina, eta Hernaniko EH Bilduk festa giroan hasiko du. Aurretik egin dute zita, 20:00etan, Tilosetan: zuzeneko musika, laburmetraiak, Bilboko Area­tza­rekin konexioa, mokauak eta tragoak izango dira «kanpaina indar eta gogoz hasteko». Ondoren, gaueko 00:00e­tan, kartel pegadarekin ekingo diote kanpainari. Gogoratu dute, EH Bilduk Bilboko Areatzan hasiko duela kanpaina, eta esan bezala, Tilo­setan bertan gertatzen ari denaren berri izango dela.

Beste hainbat ekitaldi
Hernaniko ekitaldi nagusia hi­la­ren 14an izango  da, datorren asteazkenean, 19:30etan, Plaza Berrin. Hilaren 15ean berriz, gaz­teekin elkartuko da Mikel Urdangarin; hauek di­tuz­ten ara­zo eta kezkei aurre egi­teko EH Bilduk duen es­kain­­­­tza azalduko die. Iraila­ren 17an Bil­bo­ko Miribillan izango da EH Bil­duren ekitaldi nagusia. Autobu­sak antolatu dituzte, eta txartelak Rioja, Txili eta Garinen daude. Azkenik, irai­la­ren 22an,  solasaldia antolatu dute Biterin, 19:30etan; EH Bilduren   es­kain­tza sozioekonomikoa aza­lduko dute bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!