1947an jaiotakoak elkartzeko irrikaz dira, eta zer hobeto, bazkari eder baten bueltan baino. Azken asteetan izena emateko aukera izan dute, eta animatu direnek badute hitzordua. Bazkaria hilaren 17an izango da Galarretan dagoen Suharri jatetxean. Eguerdiko 14:00etan elkartuko dira.