Jai giroak dakarren alaitasunarekin ospatuko dituzte Zikuñagako bizilagunek hasi berri diren jaiak. Atzo hasi ziren festak, eta igandera bitartean, «ondo baino hobeto» pasatzeko asmoa dutela azaldu dute Jai Batzordetik: «urte zaila eta gogorra izaten ari da, tristea; alaitasuna zabaltzeko asmoarekin ekin diogu Jai Batzordetik. Egun gutxi batzuk badira ere, gure asmoa da auzoari dizdira berezia ematea, ondo baino hobeto pasatzea, eta ahal dugun irribarre haundiena izatea. Ez ditugu ahaztu aurtengo jaietan disfrutatu ezingo dutenak, gure artean ez zaudetenak».
Egun haundiak asteburuan
Auzoko txikienentzako bi ekitaldi antolatu dituzte gaur: haurrentzako esku pelota kanporaketak eta bost urtekoentzako moto lasterketa. 3garren Ziku Txanpions Futbol txapelketa ere, gaur jokatuko da.
Egun haundiak berriz, biharkoa eta asteburukoak izango dira. Bihar txikientzako ekitaldi eta jokoak izango dira; eta baita ere, Zikuñagako jaietako intsinia bihurtu den danborrada ere. Txaranga eta kontzertuak izango dira, egunaren bukaeran.
Larunbatean tortilla lehiaketa eta sagardo dastaketak markatuko du eguerdi partea. Haurrentzako ekitaldirik ez da faltako; iluntzean barbakoaren bueltan elkartuko dira auzotarrak. Eta nola ez, irrintzi lehiaketa ere izango da jokoan. Euphorik eta Humus taldeek girotuko dituzte, azken orduak.
Igandea Zikuñagako Amaren omenezko mezarekin hasiko dute. Txapelketen eguna izango da azkenekoa, eta herri kirol erakustaldirik ere ez da faltako. Zezen suzkoa eta azken trakarekin bukatuko dira, aurtengo jaiak.
EGITARAUA
OSTEGUNA
17:00, Haurren esku pelota kanporaketak.
18:30, 5 urtetik beherakoentzat moto lasterketa.
20:00, 3. Ziku Txanpions Futbolin txapelketa.
OSTIRALA
10:00, Eltxetxo eta irinaren jokuak eta haurren toka, bote eta igel txapelketak.
12:00, Buruhaundiak, Pu’N’tilloren musikaz alaitua.
15:00, Urarekin gerra.
17:30, Apaxi ipuin kontalaria.
20:00, Danborrada.
23:00, Urumea txaranga.
00:00, Kontzertua: Canshadows.
LARUNBATA
10:30-12:00, Marrazki lehiaketa.
12:30, Tortilla lehiaketa.
Ondoren, Sagardo dastaketa.
16:30, Marrazki lehiaketako sari banaketa.
Ondoren, Haurrentzako ginkana.
21:00, Barbakoa herrikoia.
23:30, Irrintzi lehiaketa.
00:00, Kontzertua: Euphoric eta Humus.
IGANDEA
10:00, Zikuñagako Amaren omenezko meza, eskoletan.
11:00-13:00, Jumping eta puzgarriak.
12:30, Esku pelotako finalak.
15:00, Apar festa.
17:00, Helduen toka, bote eta igela txapelketak. Izena emateko ordutegia: 16:00etatik 17:00etara.
17:00-19:00, Jumping eta puzgarriak.
18:00, Herri kirolak: Joseba eta Udane Ostolaza harrijasotzaileak; eta Luis Txapartegi eta Joxe Mari Esnaola aizkolariak.
19:30, Askaria eta txokolatada.
20:00, DJ Nemuxekin dantzaldia.
22:00, Zezen suzkoak, traka eta jaien amaiera.