Larunbatean hasi zen Liga Nazionaleko jubenilen denboraldia, eta Hernanik etxean jokatuko zuen aurreneko partidua Real Sociedaden kontra; 0-0koa izan zen emaitza. Partidu berezia izan zen larunbateko, CD Hernaniko futbol sailak omenaldi propioa egin nahi izan baitzion Igor Genua Sistiagari. Rioko Olinpiadetan izan berri den hernaniarrak ohorezko sakea egin zuen partidua hasi aurretik.