Etxean dira Hernanin izandako 4 sahararrak

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 7a, 02:00

Udaletik jakinarazi dutenez, iritsi dira Saharara Hernanin bi hilabetez izan diren lau neska-mutil sahararrak. Abuz­tuaren 31n utzi zuten Her­nani eta arratsaldeko 17:00­etan abiatu ziren Loiuruntz. Egun horretan bi hegazkin atera behar ziren Bizkaiako aeroportutik, baina bakarra atera zen. Beraz, Udaletik azaldu dutenez, 143 neska-mutilek Loiuko pelotalekuan egin behar izan zuten lo. Hurrengo egunean, irailaren 1ean, eguerdiko 13:00ak aldera atera zen etxera eraman zituen beste hegazkina.

Hernaniarrak animatu, datorren urterako
Salka Ali Ramdam, Leila Abdi, Usama Selma eta Mohamed Uadadi izan dira aurten Hernanin. Udaletik hernaniarrak animatu nahi dituzte datorren urtera begira, udan Saharako errefuxiatu kanpamenduetan bizi diren ume bat etxean hartu dezaten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!