Donostiako Euskal Jaien barruan, XXXI. Sagardo Eguna egin zen larunbatean Konstituzio Plazan, eta Gipuzkoako 34 sagardogile izan ziren bertan; tartean, Astigarragakoak. Jesus Mari Santos alkatea ere bertan izan zen. 5.000 lagun inguru bildu ziren, eta 8.000 botila sagardo atera ziren. Horrez gain, sagarra jo, zanpatu eta urteko aurreneko muztioa probatu ahal izan zen. Horrez gain, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak Elhuyar Fundazioa omendu zuen, Sagardoa Bidegile dokumentala egin izanagtik.