Urumea ibaia ezagutzeko eta berreskuratzeko hainbat jarduera antolatu ditu, urte osoan zehar, AEIP elkarteak (Espainiako Paisaia Ingeniaritza Elkartea), Cristina Enea Fundazioarekin batean, eta Donostia 2016 Kultura Hiriburutzaren barruan.
Datorren astean, jarduera horietako batzuk, Astigarragan egingo dira, Hidrologikak, Ibaitik Badiara izenburupean.
Bioingeniaritza tailerrak, hasteko
Jardunaldiak hasteko, bi tailer emango dira, eta izenematea irekita dago www.aeip.org.es webgunean edo Astigarragako Udalean, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailean, 943 33 52 41 telefonoaren bitartez, edo it.ingurugiro@astigarraga.eus helbidean.
Aurreneko tailerra, praktikoa, irailaren 13tik 16ra emango da, formazioa behar duten kolektiboei zuzenduta, Astigarragan obra bat ejekutatzeko. Bigarren tailerra, irailaren 14 eta 15ean izango da, Paolo Cornelini ingeniariarekin, uholde lautadaren azterketa hidraulikoa egiteko.
Hitzaldiak, eta irteera
Hilaren 14an, berriz, 19:00etan Herri Eskolan, Ibaia eta uholde lautada hitzaldia emango dute Paolo Cornelinik, Albert Sorollak eta Paola Sangallik.
Bukatzeko, ibilaldia egingo da Urumean barrena, hilaren 17an, eta parte hartzeko izenematea irekita dago, hemen ere.