Animatu Barrenetxea eta irabazi finalerako bi sarrera

Kronika - Erredakzioa 2016ko irailaren 8a

Erremontean hernaniarrek bi­zi izan duten finalik haundie­ne­takoa izango da jokoan etzi Ga­la­rre­tan: Barre­ne­txea IV-Urri­za. His­torian aurreneko aldiz, erremontista hernaniar ba­tek jokatuko du banakako finala eta hernaniarren b­a­besik ez du faltako. Zuk ere finalerako bi sa­rre­ra lortu ditzakezu Barrene­txea animatzeko. Oria­­men­di 2010ek emanda, Kro­nikak 10 sarrera bikoitz zozketatuko ditu www.kronika.eus orrian, notizi honetan iruzkin bat egiten dutenen artean. Zorte on!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!