Ikasturte berrian pelota eskolan aritu nahi duten neska-mutilek orain dute izena emateko garaia. Pelota eskolatik jakinarazi dutenez, 2005 eta 2008 urte bitartean jaiotako neska-mutilek eman dezakete izena. Horretarako, Kiroldegiko pelotalekura gerturatu behar dute, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara; bertan Rufino Rekalde esku pelota delegatuaren galdera egin behar dute.