Baztertze arriskuan dauden herritarrek interesik gabeko mikrokredituak eskatu ditzakete gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 6a, 02:00

2015eko Aurrekontu Parteha­r­tzaileetan  hernaniarrek era­ba­­kitako beste proposamen bat aurkeztu zuten atzo egu­erdian Udalean: baztertze arriskuan dauden herritarrei interesik gabeko mikro­kre­dituak ematea ahalbidetuko du proiektuak. Her­naniko Udaleko alderdi ez­berdinetako ordezkariak, eta Fia­re, Kaleratzeak Stop eta Amher elkarteko kideek egin zuten aurkezpena. 

«30.000 euroko poltsa da»
Luis Intxauspe alkateak aza­l­­du zuenez, Hernani Era­baki prozesuan erabakia hartu zenetik lanean aritu dira proposamena martxan jar­tze­ko. Kaleratzek Stopen pro­po­samena izan zen, eta boto mor­doa jaso zituela ekarri  zuen gogora Alkateak: «pro­ze­sua luze joan da eta zaila izan da Fiare eta Udalaren arteko entramatua enkajatzea; ho­rre­t­an pasa genuen 2015 urtea. Bai­na lortu genuen eta era­gi­leekin mahaia osatu zen on­doren. Bertan zehaztu ziren bal­dintzak, itzultzeko epeak... 30.000 euroko poltsa izango da, eta bihartik aurrera izango da eskaerak egiteko aukera».

«Gizarteratze prozesuarekin bat egiten duen tresna da»
Saioa Bacigalupek hartu zuen ondoren hitza, Fiareko ordez­kariak. Gogoratu zuen,  mikro­kreditu programaren helburu nagusia dela bazter­ke­ta arris­ku egoeran dauden pertsonen behar puntualei aurre egitea, interesik gabeko maileguak emanez. Baci­ga­lupek azpima­rratu zuen, gi­zarteratze prozesuarekin bat egiten duen tresna izango dela, maileguak itzultzen di­ren neurrian, beste batzuk eman ahal izango direlako: «horrela, onura­du­nek progra­ma bera elikatzen dute bere konpromisoarekin». Era berean, gogoratu zuen proi­ektu hau aitzindaria dela.

«Pausu txikia da, baina esanguratsua»
Kaleratzeak Stopeko Kike Riañok hiru ardatz azpi­m­a­rratu nahi zituela esan zuen aurkezpenean. Batetik, 30.000 euroko fondo hau pausu txiki bat dela, baina era beran, esanguratsua ere badela: «ez da banketxe bat erreska­ta­tzeko, baizik eta kontrakoa. Horregatik proposatu genuen 2014an. Orain lanean jarra­i­tuko dugu denborarekin fon­doa haunditu dadin». 
Bestetik, gogoratu zuen proiektu hau demokrazia parte­har­tzailean dagoela oi­na­­rritua: «herrita­rren batzor­de bat sortzea proposatu genu­en, benetako demokrazian jendea inpli­katu egin behar baita. Gure ustez, bidea ez da politika po­litikoen esku bakarrik uztea». 
Azkenik, azpimarratu zuen ekimen hau ez dela partidista, ez dela kolore bakarreko eki­mena: «herritarrek bizi duten egoera ez da justua. Ekimen hau hain da oinarrizkoa, ez duela kolore politikorik».
AMHER elkarteko Alfonso Gutierrez aurretik esandako guztia berretsi zuen, eta eskatu zien beharra duten herritarrei apurorik ez izateko, eta behar badute, eskaera egiteko.
Azkenik, Hernaniko Fia­re­ko ordezkari gisa, Nekane Ida­rretak dei egin zien herrita­rrei, halako prozesuetan parte hartzera.

Nola eskatu daitezke mikrokredituak?
Aipatu bezala, mikrokredi­tue­tarako poltsa 30.000 eurokoa izango da, eta mailegua 6.000 euro artekoa izango da, interesik gabea, eta 5 urtetan itzuli beharrekoa.
Eskaerak udaletxean bertan egin behar dira, He­rri­tarren Ha­rrera Zerbitzuan (HZZ); baita ere egin daitezke  ekimenaren parte diren elkarte ezberdin bitar­tez. Eskaera egin nahi dutenek bete beharreko gutxieneko baldin­tzak dira: oinarrizko gastuei aurre egiteko larrialdi egoeran ego­tea eta gutxienez urtebetez Her­nanin errolda­tuta egotea. Eskaera orria eta do­kumen­ta­zioa aurkeztu ostean, baldintzak betetzen diren aztertuko da. Batetik, gizarte langile batek aztertuko du bazterketa arrisku egoeran dagoen kasua.  Eta bestetik, Fiarek aztertuko du bazterketa finantziarioa dagoen eta maileguaren itzulketaren proposamena.
Ondoren, bi informe hauek aurkeztuko zaizkio elkarte ezberdinek osatutako ba­tzor­deari. Aurrera egiten badute, Fiare eta pertsona horren artean mailegu pribatu bat sinatuko da, interesik gabea. Jarraipena hilerokoa izan­go dela zehaztu dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!