Izena eman edo tiketak erosteko azken egunak

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 6a, 02:00

Ostegunean hasiko dira jaiak Zikuñagan, eta antolatzaileek hainbat ohar jakinarazi nahi dituzte. Batetik, 8-16 urte bitarteko esku pelota eta pala txapelketan parte hartu nahi dutenei zuzendua; izena eman nahi badute, gaur dute azkeneko eguna, Zikuñaga tabernan. Bestetik, barbakoa herrikoian jan nahi dutenei zuzendua: bihar arte izango da tiketak erosteko aukera, auzoko edozein tabernatan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!