Saridun ugari, festen bukaeran

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 5a, 02:00

Hurrengo urtera arte agurtu zituzten Marieluts-Latsun­be­be­­rriko auzotarrek beraien fes­tak. Eta ez zuten nolanahi egin. Azkeneko eguna izanik, saridunak izan ziren eguneko protagonista nagusiak. Aurre­na, Iturritxo Elkartearen IV. esku pelota torneoko finala izan zen, eta gaztetxo mordoa izan zen bertan; ondoren, irribarretsu eta harrotasunez ze­ra­mazkiten beraien domin eta kopak lepo eta besazpietan. Eta eguerdi aldera, jakinarazi zi­tuzten pa­tata tortila le­hiaketako irabazleak: Izas­kun Arriet, Iñaki Miranda eta Be­goña Duran izan ziren, eta afari bi­koitza irabai zuen bakoitzak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!