Irailaren 16an izango da Txantxangorri Elkartearen XXXIIIgarren Sagardo Txapelketa, eta bazkideek gaur eta bihar izango dute apuntatzeko aukera. Bazkide bakoitzak bi lagun apuntatu ditzake. Asteazkenetik aurrera, aldiz, gainontzeko herritarrek eman ahal izango dute izena.