Ikastaroak aukeran, kultur etxean

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 7a, 02:00

Izenematea ireki da As­tigarragako Kultur Etxean emango diren ikastaroe­tara­ko. Beste hainbat elkartek eskaintzen dituzten ikas­ta­roetan ere, zabalik dago apuntatzeko epea.

Lau ikastaro, kultur etxean
Kultur etxeko eskaintzan lau ikastaro mota izango dira aukeran, baina maila kon­tuan hartuta, bost izango dira, guztira. 
Batetik, urritik abendura arte emango diren ikas­taroak antolatu dira: dantza latinoak, hastapeneko mai­la­koa edo maila aurrera­tukoa; eta yoga.
Bestetik, urritik ekainera bitarteko ikastaroak daude aukeran: joskintza eta zura tailatzea.

Izena emateko moduak eta baldintzak
Ikasturtea urriaren 3ko astean hasiko da, eta ize­nematea dagoeneko zabalik dago, kultur etxean bertan edo 943 33 50 64 telefonoan.
Astigarragan errol­da­tu­ta­koek izena emateko lehen­ta­suna daukate hilaren 15era bitartean. Gainera, %25eko beherapena egingo zaie ber­tan erroldatutako erretiratu, langabe eta pentsiodunei.    
Ordainketa modua, be­rriz, desberdina izango da ikas­taroen iraupenaren ara­bera: urte osokoak bi epetan ordaindu beharko dira, urrian eta urtarrilean, eta hiruhileko ikastaroak, epe bakarrean.

Hizkuntza, izena ematen dutenen araberakoa
Ikastaro bakoitza zein hiz­kun­tzatan emango den, ez dago zehaztua. Ikastaro bakoitzean, bertan izena ematen duen gehiengoaren hiz­kuntza ezagutzaren ara­bera aukeratuko da.

Beste bost ikastaro ere aukeran, elkarteetan
Bestalde, kultur etxeko ikastaroez gain, bestelako bost ere izango dira aukeran, herriko elkarteen eskutik. 
Horietako bat da, AEK euskaltegiak euskera ikas­teko martxan jarriko duen eskaintza. Izena eman dai­teke, dagoeneko, kultur etxe­an, eta informazio ge­hia­go behar duenak bule­go­an (Kale Nagusia, 48) galdetu de­zake astelehen eta asteaz­kenetan, goizeko 09:00etatik 13:00e­tara edo astearte eta os­tegunetan, 17:30etatik 19:30e­tara. Telefonoa eta helbide elektronikoa ere badauzkate, aukeran: 607 610 687/asti­garraga@aek.eus. Maila eta behar guztietara egokitutako ikastaroak dauzkate auke­ran, eta edozein motatako azterketak prestatzen ere laguntzen dute; baita bes­telako zalantzak argitzeko laguntza ere. 
Euskal dantzak ikasi nahi dituzten haur edota helduek, berriz, Astigar dantza tal­de­a­ren lokalean izango dute au­ke­ra. Izena emateko bi egun jarri dituzte: hilaren 15a eta 16a.
Era berean, pintura eta marrazketa ikastaroa egin ahal izango da Astigarte elkartearekin, eta hemen ere, bi egun izango dira izena emateko: hilaren 17 eta 24, kultur etxean.
Azkenik, Harituz elkar­teak bi ikastaro jarri ditu aukeran: Emakumeentzako Qi Gong, eta Bizitzaren Filo­sofia. Azken hau, gainera, debaldekoa izango da. Izena emateko, 610 202 268 te­le­fonora deitu behar da.

KULTUR ETXEKO IKASTAROAK 2016-2017 
URRITIK ABENDURA
Dantza latinoak (maila aurreratua): hileko aurreneko hiru astelehenetan, 20:00-21:30. Hileko laugarren astelehenean, bi taldeen dantza saioa 19:30-21:00. Prezioa: bertakoek 40 euro; kanpokoek, 48 euro.
Dantza latinoak (hastapena): hileko aurreneko hiru astelehenetan, 18:30-20:00. Hileko laugarren astelehenean, bi taldeen dantza saioa 19:30-21:00. Pre­zioa: bertakoek 40 €; kanpokoek, 48 €.
Yoga: astearteetan, 09:30-11:30 edo ostegunetan, 18:30-20:00. Prezioa: bertakoek 50 euro; kanpokoek, 60 €.
URRITIK EKAINERA
Joskintza, ebaki eta josi (aurreratua): ostiraletan, 18:00-20:00. Prezioa: bertakoek 158 €; kanpokoek, 190 €.
Zura tailatzea: asteazkenetan, 14:30-17:30 edo 17:30-20:30. Prezioa: bertakoek 238 euro; kanpokoek, 285 euro. 
BESTALEKO IKASTAROAK
Euskera, AEKn: Izenematea, irailaren 5etik aurrera kultur etxean. Informazioa: astelehen eta asteazkenetan, 09:00-13:00 eta astearte eta ostegunetan, 17:30-19:30. Telefonoa: 607 610 687. Emaila: astigarraga@aek.eus.
Euskal dantzak: haur eta helduenzat. Ikasturte osoa, 90 €; 3 senidek, 250 €. Izenematea irailaren 15 eta 16an, 19:00etan Astigar elkartearen lokalean.
Pintura eta marrazketa: larunbatetan 09:00-11:00 edo 11:00-13:00 eta ostegunetan, 17:00-18:00 (10 urte artekoentzat). Izenematea: irailaren 17 eta 24an kultur etxean. Prezioa: 26 euro hilean; haurrek, 15 euro.
Emakumeentzako Qi Gong: gorputz mugimendu arinak, kontzentrazioa eta arnasketa, Harituz elkarteak antolatua. Astelehen eta asteazkenetan, 09:30-11:00. Prezioa: 35 euro hilean. Izenematea: 610 202 268.
Bizitzaren filosofia: Hilean bi ostiraletan, 10:00-11:30. Harituz elkarteak antolatua, debalde. Izenematea: 610 202 268.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!