Entsaioetara buelta, asteartean

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 4a, 02:00

Irailaren hasierarekin batera, ikasturte berriari ekingo dio Ozenki Abesbatzak. Horregatik, asteartean hasiko ditu ohiko entsaioak arratsaldeko 20:00etan, Doinu Zale musika eskolan. Astearte eta ostegunero egingo dituzte entsaioak ikasturtean zehar, eta abesba­tza probatu edota bertan parte hartu nahi duen guztia gonbidatu dute bertara azaltzera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!