Beste behin, musika, dantza eta alaitasuna ekarri zuten Hernanira Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ikasturte berria gogoz hasteko. Zortzigarren urtez Hernani Musika Eskolako akordeoi taldeak gonbidatuta, atzo eskaini zuten Amalur ikuskizuna Atsegindegin. Bertaratu ziren haur nahiz helduek, oporrak bukatu direla ahaztu, eta ero moduan dantzatu eta abestu zuten euskal pailazo ezagunen erritmora: Ni euri tanta banintz, Amalur... ez zen abestirik faltatu.