Egitasmo berria jarriko dute martxan Buruntzaldea-Beterri eskualdeko Udalek, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilekoak, hain zuzen: Hazilan programa.
Langabezia egoeran dauden 20 eta 35 urte bitarteko gazte kualifikatuei zuzendutako programa da. Izan ere, diotenez, «kolektibo honek prestakuntza haundia badu ere, zailtasun haundiak ditu lan merkatuan sartzeko».
Langabezia egoeran dauden 20 eta 35 urte bitarteko gazte kualifikatuei zuzenduta dago.
Horretarako jarri dute martxan Hazilan. Programa honen helburua da, hain zuzen, gazte langabetuen kolektiboari «bere laneratze prozesuan laguntza ematea, zeharkako konpetentziatan prestakuntza pertsonalizatua emanaz, eta ondoren, enpresetan hiru hilabeteko praktikak eginez».
Izenematea, beharrezkoa
Irailaren 19an emango diote hasiera egitasmoari, eta par–te hartzeko osteguna baino lehen eman behar da izena: www.hazilan.eus edo hazilan@andoain.eus.