Larunbateko ikastaroan izena emateko azken eguna, gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko irailaren 8a

Elkarbizi taldeak zortzigarren ikastaroa antolatu du larunbatean, goizeko 11:00etan hasita, Andoaingo Urigain Etxeko areto nagusian: Agirre lehendakaria. Guztion arteko bat-egitea eta pake soziala, ge­rren ondoko bizikidetza eraikitzeko (1936-1945). Joxe Rodriguez Ranz historialaria izango da hizlaria, Deustuko Unibertsitateak Donostian duen kapusaren errektore-ordea da, eta baita Agirre 
le­hen­­­dakariaren biografiaren koegilea ere. Plazak mugatuak dira, eta parte hartu nahi duenak gaur du azken aukera: ganboiturri@gmail.com helbidean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!